Herritarren parte hartzea sustatzeko ekitaldia antolatu du Zarauzko Hondakinen Mahaiak, hilaren 23rako

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 13a

 Zarauzko Hondakinen Mahaiak herritarren parte hartzea sustatzeko ekitaldi bat antolatu du ekainaren 23rako, datorren iganderako.  Zarauzko Itsas pasealekuan izango da —eguraldi txarra eginez gero, Udal Merkatuan—,  11:00tatik 19:00ra.

ZHMak kanpora begira antolatu duen lehen jardunaldi horren helburua orain arte bileretan aztertu dituzten gaien inguruko herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzea da. Horretarako adin guztietako herritarrei prestaturiko zuzendutako hainbat ekintza antolatu da: WOKA (World cafe) - mahai inguruak, “desioen esekilekua”, logo lehiaketa, bideo lehiaketa, umeentzako marrazketa gunea, informazio guneak, besteak beste.

Hiru gai nagusi izango dira aztergai: Zarauzko hondakinen sailkatze tasa hobetzeko helburua, helburu hori lortzeko moduak eta bilketa sistemak bete beharko dituen gutxieneko baldintzak.

ZHMtik herritar guztien  parte hartzea eskatzen da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide