Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Material birziklatu eta berrituak salduko ditu Lagun Artean taldeak larunbatean eta igandean, Immaculada eskola zaharrean. Besteak beste, kuxinak, oinetako-altzariak, kutxak, mantalak eta mahaiak bildu eta landu dituzte taldekideek. Horiek eta eskulanak izango dituzte salgai, goizez zein arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara asteburuan.