Musika eskolako dantzarien ekitaldia izango da ekainaren 15ean Karelan

Karkara.eus 2013ko ekainaren 13a

Urte guztian landutakoa jendaurrera eramango dute ikasleek

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleen ekitaldia izango da datorren larunbatean, ekainaren 15ean, 17:00etan hasita, Karela kiroldegian.

Musika Eskolak...

Musika Eskolako instrumentuko taldeak ere bertan izango dira dantzariei musika doinuekin laguntzen. Instrumentu-talde hauek izango dira bertan: banda, gitarra taldea, biolin taldea, esku-soinu taldea, trikitixa-pandero taldea, txistu taldea, pianoa eta perkusioa.

Ekitaldian 4 eta 13 urte bitarteko 180 ikaslek hartuko dute parte Ander Errasti irakaslearen gidaritzapean.

Egingo dituzten dantzak, berriz, hauek izango dira: sarrera, Akelarrean, Gorriti aztia, Alai elkarrekin, Eskuetan, Korrika, Gaztelugatxeko martxa, Alpargata, Arin-Arin, Fandango, Zinta-dantza, Plazara, Martxa baten lehen notak, koreografiak eta bukaera.

Doakoa izango da ekitaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide