Beheko Plaza Abesbatza Gironako L’Escalara joango da

Baleike 2013ko ekainaren 13a

Beheko Plaza Abesbatzako kideak Gironako L’Escala herrira joango dira asteburuan hango Cor Indikakoekin izandako elkartrukearen bigarren zatiarekin betetzera. Santelmotan kataluniarrak izan ziren Zumaian eta orain zumaiarrak joango dira Gironara. Bihar, goizeko 8:00etan aterako da taldea Zumaiatik eta arratsalde bukaerarako L’Escalan egotea espero dute. Cor Indikako abeslarien etxeetan hartuko dute ostatua. Larunbatean, goiz osoa turismoa egiten igaroko dute. Besteak beste, Museu de la Sal i de l´anchova eta Ruinas d´Empuries ikusiko dituzte. Arratsaldean, 19:30ean, kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek. Igandean han hain ohikoa den Cercabars izeneko ekimenean hartuko dute parte, hemen txikiteo kantor izenarekin ezagutzen dena. Astelehenean, hilaren 17an, hitzuliko dira abeslariak Zumaiara.

Agustin Zubimendi Cor Indikako zuzendariarekin, Zumaian, santelmotan

Beheko Plaza Abesbatzako kideak Gironako L’Escala herrira joango dira asteburuan hango Cor Indikakoekin izandako elkartrukearen bigarren zatiarekin betetzera. Santelmotan kataluniarrak izan ziren Zumaian eta orain zumaiarrak joango dira Gironara.

Bihar, goizeko 8:00etan aterako da taldea Zumaiatik eta arratsalde bukaerarako L’Escalan egotea espero dute. Cor Indikako abeslarien etxeetan hartuko dute ostatua.

Larunbatean, goiz osoa turismoa egiten igaroko dute. Besteak beste, Museu de la Sal i de l´anchova eta Ruinas d´Empuries ikusiko dituzte. Arratsaldean, 19:30ean, kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek. Igandean han hain ohikoa den Cercabars izeneko ekimenean hartuko dute parte, hemen txikiteo kantor izenarekin ezagutzen dena. Astelehenean, hilaren 17an, hitzuliko dira abeslariak Zumaiara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide