Zestoako udal pilotalekuan bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte pilota herriko zaleek asteburuan; batetik, Gipuzkoako Talentudunen Eskuz Banakako Txapelketako finalak jokatuko dituzte etzi (larunbata), 17:00etatik aurrera. Alebinak eta infantilak lehiatuko dira, eta lehenengoen artean Zestoako Pilota Elkarteko Salegik Bergarako Pilota Elkarteko Etxanizen aurka jokatuko du norgehiagoka; infantiletan, berriz, Azpeitiako Illunpe elkarteko Alberdik Lapke Elkarteko Zubizarretaren aurka jokatuko du finala.
Horrez gain, Berria Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte igandean. Huarte eta Amezketako Zazpiturri elkarteen artean izango dira partidak, herriko pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Zestoako Pilota Elkarteak adierazi duenez, txapelketa hiru kategoriatan ari dira jokatzen, eta, kadete, jubenil eta nagusiak ari dira lehiatzen; «Euskal Herriko afizionatu mailako pilotari hoberenen hartzen dute par