Iaz etxeko lanen arautegi berria jarri zen indarrean, eta langileek zein enplegatzaileen artean ezjakintzasuna handia zela ikusita, Zarauzko Udalak informazio gida bat kaleratu zuen eta baita informazio saio bat antolatu ere. Oraindik orain, arlo horretan zalantza ugari eta berrikuntzak daudenez, gida hori eguneratu eta hitzaldi berri bat antolatu du udalak. Larunbatean izango da, 11:00etan Etxezabalan. Ana Isabel Lopez Casarrubios abokatuak emango du, gaztelaniaz. Informazio liburuxkak banatuko dira bertan.
Hitzaldira joan ezin dutenek izango dute aukera liburuxka eskuratzeko. Udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan, Kiroldegian, Sanz Enean eta beste hainbat leku publikotan eskuratu ahalko dira, doan. Era berean, http://berdintasunazarautz.blogspot.com.es/ gunetik deskargatu ahalko da.