Ekainaren 8an izan zen Zarauzko Triatloia. Proba azkenean bi kiroletara mugatu zen, korrika eta bizikletaz, uraren tenperatura eta zegoen marmoka kopurua arriskutsuak izan zitezkeelako kirolarientzat.
Probako irabazleak Eneko Llanos eta Catriona Morrison izan ziren. Orioko eta Aiako parte hartzailerik ere lehiatu zen eta hauek izan ziren haien denborak:
26. Xabi Garate 4:08:00
69. Gotzon Iruretagoiena 4:18:59
153. Zigor Saizar 4:32:25
237. Iñigo Del Hoyo 4:44:21
295. Andoni Iruretagoiena 4:54:14
308. Aitor Hoyos 4:57:28
363. Maite Uranga 5:18:52
Lasterketako argazkiak ikusteko, berriz, klikatu hemen