Bihar hasiko dira Zarauzko zenbait kale asfaltatzen

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 11

Bihar hasiko dituzte Zarauzko kaleetan asfaltatze lanak. Jakinarazi dutenez, herriko galtzaka berritzea gutxienez beste  astebetez luzatuko da. Hori, ordea, eguraldiaren mende egongo da. Bihar Indamendi kalean eta Araba 45inguruan hasiko dira lanean. Horretarako, Indamenditik igaroko den trafikoa ez dutela moztuko jakinarazi dute. Bihar, berriz, Bizkaia eta Aitza kaleak txukunduko dituzte, eta biak ala biak moztuta egongo dira. Ostiralean Araba eta Santa Klara kaleetan  jardungo dute lanean. Araba kaleko trafikoa ere ez dute moztuko horretarako. Hurrengo asterako Mollarriko eta Santa Barbarako aldapak eta Ondamendiko bidea  asfaltatuko dituztela aurreikusi dute, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide