Bouziane eta Alles nagusitu dira Zarautz-Aia Herri Krosean

Onintza Lete Arrieta 2013ko ekainaren 10a

Zarautz-Aia Herri Krosa egin zuten atzo, igandea. Gizonezkoetan Aimad  Bouzianek lortu zuen garaipena (00:40:57) eta emakumezkoetan, berriz, Cristina Alles  Campamak (00:48:36). Korrikalariak 11:30ean abiatu ziren Zarauzko San Frantsizko kalearen eta Kale Nagusiaren arteko bidegurutzetik, eta 11.300 metro egin zituzten lasterka. Zarauztik Aiara errepidez joan ziren korrikalariak, eta Aian amaitu zuten proba. Argazkiak: Joseba Arrillaga. Sailkapena hemen ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide