Dagoeneko sei hilabete igaro dira Modeloren Lagunak taldea osatu eta Zarauzko Modelo aretoan zinema komertziala eskaintzen hasi zirenetik. Hori dela eta, orain arteko ibilbidearen balorazioa egin dute taldekideek. Hilabeteotan 10 film proiektatu dira: Skyfall, La vida de Pi, Una pistola en cada mano, En la casa, El capital, Lincoln, Django Desencadenado, La parte de los ángeles, Argo eta El lado bueno de las cosas. "Nolabaiteko eklektizismoz hautatutako pelikulak dira, beren kalitatea, arrakasta, mezua, eta sorrera kontuan izan dira, baina baita ere sari garrantzitsuenak irabazi dituztela: Oscar-ak, Cannes, Goya... Baina guztiek dute akats bera: film garestiak dira". Herritarren laguntzak, ekimena laguntzeko ekarpenak egin dituzten herriko establezimenduak eta zarauztarren zinemazaletasunari esker izandako ikusle kopuruak egin dute posible hori guztia Modeloren Lagunak taldearen arabera. Sei hilabete horietan eskainitako estreinaldietan 2.972 ikusle izan dira. "Ez da emaitza txarra, baina hobetu egin behar da". Ildo horretatik, udarako lelo hau proposatzen dugu: Goazen zinemara!. Era berean, egitasmo berria jarriko dute abian: haurrentzako zinema eskainiko dute aurrerantzean, hilean bi asteburutan.
"Argi dago babesleon ekarpenik gabe ezinezkoa izango zela, eta ezinezkoa izango dela aurrerantzean ere, beraz berritu zuen laguntzak beste sei hilabeterako".
Hona hemen ekaineko prestatu duten egitarauaren aurrerapen bat:
Ekainak 15, larunbata
16:30 Lepel, ( haurrentzako),
19:00 El Gran Gatsby
22:00 El Gran Gatsby
Ekainak 16, igandea
16:30 Lepel, (haurrentzako)
19:00 El Gran Gatsby
22:00 El Gran Gatsby
Ekainak 17 eta 18, astelehen eta asteartea:
21:00 El Gran Gatsby
Ekainak 29, larunbata
16:30 Igelak eta sapoak (haurrentzako)
19:00 La caza,
22:00 La caza
Ekainak 30, igandea
16:30 Igelak eta sapoak (haurrentzako)
19:00 La caza
22:00 La caza
Ekainak 31 eta Uztailak 1
21:00 La caza