Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Danbolin Musika Eskolako dantza ikasleek ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko dute; larubatean 17:00etan Orioko Kalela Kiroldegian izango da hitzordua. Ander Errastik zuzentzen dituen dantzariak beste behin ikusleak harrituta uzteko prest igoko dira oholtza gainera. Dantza atsegin duten oriotarrak saiora gonbidatuta daude.