Pasa den urrian jarri zuen martxan Kultura Sailak Daniel Txopitearen omenezko arte sorkuntzarako beka, eta Garbiñe Pedrosa eta Inhar Agirrezabalek eskuratu zuten. Zarautz arkitekturaren ikuspegitik berrirakurtzeko eta horren harira sortuko den maketa-lorategi bizia sortuko dute. Horren harira, hainbat ekimen ere antolatu dute. Ostegunean, esaterako,
Zarautzen garapenari begira mahai ingurua izango da Sortaldea gunean. Arkitektura, historia eta artearen ikuspegitik Zarautzek azkenengo mendean izan duen garapenaren inguruan hausnartuko dute bertan Xabier Unzurrunzaga arkitekto eta hirigileak, Xabier Alberdi historialariak eta Mari Jose Aranzasti arte kritikariak. 19:00etan hasiko da.
Larunbatean inauguratuko dute, berriz, ontzigintza tradizionalari buruzko
Oihanetik itsasora erakusketa bizia izango da ikusgai. Bekaren irabazleak maketa-lorategia eraikitzen jardungo dute, eta Albaola Elkarteko kideak belak josten. Bestalde, ontzien eraikuntza prozesua azalduko dute. Sortaldearen kanpoaldean izango da, 16:00etatik 20:00etara.