Orio bigarren TKE liga hasi aurreko azken estropadan

Karkara.eus 2013ko eka. 10a, 10:13

Lekeition jokatu zuten estropada eta Urdaibaik irabazi zuen

Ekaineko zitarik garrantzitsuenera indartsu iritsi da Orio agidanez. Azken estropadetako emaitzek hori adierazten dute, gutxienean. Hilabeteko lehenengo astebukaeran Mutrikuko bandera irabaz...

Lekeition jokatu zuten estropada eta Urdaibaik irabazi zuen

Ekaineko zitarik garrantzitsuenera indartsu iritsi da Orio agidanez. Azken estropadetako emaitzek hori adierazten dute, gutxienean. Hilabeteko lehenengo astebukaeran Mutrikuko bandera irabazi zuten eta, atzo, itsasoaren eta eguraldiaren baldintza kaskarrekin, bigarren izan zen Lekeition.

Bizkaiko eremu horretan eguraldia kaskarra izaten denean, alde handiak egoten dira, eta atzokoan ez zen bestelakorik gertatu. Oriok Urdaibairi ongi eutsi zion arren, Bermeoko ontzia izan zen nagusi eta oriotarrak 5 segundora iritsi ziren. Atzetik Hondarribia eta Portugalete.

Neskak bigarren izan ziren Zumaia jaun eta jabe izan zen estropadan. Oriotarrak minutu bat eta 39 segundo gehiago behar izan zuten estropada bukatzeko.

Emaitza onak lortuta joango dira oriotarrak TKE ligaren hasierako estropadara, Bartzelonara, astebukaera honetan. Gainerakoan, hemen deskargatu dezakezue 2013ko traineruen denboraldiko egutegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide