Eneko Llanosek eta Cat Morrisonek irabazi dute Zarauzko Triatloia

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 8a

Eneko Llanos helmugara iristen. Euria izan da hasiera hasieratik Zarauzko Triatloiko protagonista, baina triatletek eguraldi txarrari aurre egin eta lan bikaina egin dute aurtengoan ere. Uraren tenperaturagatik eta hondartza marmokaz beteta dagoelako igeriko proba bertan behera uztea erabaki du antolakuntzak, beraz duatloi formatoa izan du aurtengoan Zarauzko Triatloiak. Eneko Llanos gasteiztarrak lortu du 10. aldiz Zarauzko Triatloia irabaztea, 03:53:01 denbora eginda. Emakumezkoetan, berriz, txapela Cat Morrison eskoziarrarentzat izan da, ibilbidea 4:09:16 denboran osatzea lortu baitu. Cat Morrison helmugara iristen Eguraldiak lagundu ez badu ere, kirolariek umore ona eta indarra erakutsi dute proban zehar eta eguerdi-arratsalde partean Zarautza hurbildu direnek ikuskizun polita ikusteko aukera izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide