Artisau Azokarekin hasi dute Patana Fest

Zestoako Hitza 2013ko ekainaren 8a

Zestoarrak hasi dira Patana Fest musika jaialdia ospatzen. Eguraldiari aurre eginez goizean Artisau Azoka jarri dute herriko plazako aterpean, eta herritarrak kalera irten dira Zestoan lehenengo aldiz antolatu duten ekimena bertatik bertara ikustera. Artisau azokaz gain, ekimen ugari izango dituzte egunean zehar Zestoan, eta arratsaldetik aurrera musika izango da protagonista, eta besteak beste, Lin Ton Taun herriko taldearen itzulerako lehen kontzertua izango dute bertaratzen direnek. Hemen egitaraua: 11:00etatik 18:00etara. Artisau azoka, herriko plazan. 12:00. Triki poteoa, herriko kaleetan zehar. 14:00. Herri bazkaria, plazako arkupetan. 18:00etatik aurrera. Patana Fest musika jaialdia, Gurutzeaga frontoian. 18:00. Malder. 19:00. Kasik. 20:00. Wilhelm and the Dancing Animals. 21:30. Skasti. 22:30. Grises. 23:45. Lin Ton Taun. 01:30. Belako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide