Azpeitiko XXXI. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea bukatuta dago, 32 lan jaso ditu Azpeitiko Udaleko Kultura sailak. Bihartik aurrera kartelekin erakusketa zabalduko dute, Betharrameko aretoan. Erakusketa ekainaren 20ra bitartean egongo da irekita, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 14:00etara. Lanak ikustera joaten diren herritarrek gustukoen duten kartelaren aldeko botoa emateko aukera dute. Udaleko Kultura sailak Arte eta Diseinu Zentruarekin batera antolatu du lehiaketa eta erakusketa.