Arrantza txapelketa bihar jokatuko da, 09:00etan, Enparan Dorretxe aurrean hasita (Nerea Uranga).
Azpeitiko Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak, XXII. Herri Mailako Arrantza Txapelketa antolatu du biharko, larunbata. Benjamin (2003-2004 urte artean jaiotakoak), alebin (2001 eta 2002 urtekoak) eta infantil (1998 eta 2000 urtekokoak) mailako neska-mutilei zuzenduta dago txapelketa. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da Larrañaga Kirolak-en edo Ollagorra elkartean. Urola ibaian jardungo dute arrantzan, Enparan Dorretxearen parean hasita, 09:30etik 11:30era bitartean. Parte hartu behar dutenek 09:00etara azaldu behar dute hasierako tokira. Oroigarriez gainera, hainbat sari banatuko dute arrantzale onenen artean.