Bihar erabakiko dute Zarauzko Triatloiko igeri proba egingo duten ala ez

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 7a

Ezkerretik eskuinera, Karmele Alberdi Turismo zinegotzia, Aser Lertxundi Kirol zinegotzia, Zarauzko Triatloi taldeko lehendakari Inaxio Alguacil eta Cat Morrison eta Jon Unanue triatloilariak, atzoko agerraldian, Turismo Bulegoan. Larunbatean jokatuko da Zarauzko Triatloia eta proba hasi baino ordubete lehenago erabakiko dute igeri proba egingo duten ala ez. Hala jakinarazi zuten antolatzaileek atzo arratsaldean eman zuten  prentsaurrekoan. Egoera klimatologikoa eta marmokak izango dituzte kontua hori erabitzeko. Atzo marmokez josita zegoen Zarauzko hondartza eta horrek eragina izango du proban. Hori dela eta, triatloilarien seguratasunagatik baliteke Getaria eta Zarautz arteko zeharkaldia bertan behera geratzea edota parte-hartzaileek ibilbide motzagoa egin behar izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide