Bizikleta eguna egingo du ekainaren 8an Zaragueta Herri Eskolak

Karkara.eus 2013ko ekainaren 6a

Ekainaren 9an Orioko Herri Ikastolak bere jaialdia egingo du

Datorren ekainaren 8an, larunbatarekin, goizeko 10:30ean hasita, 7. bizikleta eguna izango da Zaragueta Herri Eskolak antolatuta. Eskolan bertan elkartuko dira bizikletaz gozatu nahi duten ...

Ekainaren 9an Orioko Herri Ikastolak bere jaialdia egingo du

Datorren ekainaren 8an, larunbatarekin, goizeko 10:30ean hasita, 7. bizikleta eguna izango da Zaragueta Herri Eskolak antolatuta. Eskolan bertan elkartuko dira bizikletaz gozatu nahi duten guztiak eta txikienak trizikloz ibiliko dira handik irten gabe.

Gainontzekoak elkarrekin abiatuko dira eta bi ibilbide egingo dituzte. Lehendabizi guztiak batera eskolatik atera, hondartzara joan eta handik Anibarko Portura joango dira. Bueltan, zubi parean, txikienek Zaraguetarako bidea hartuko dute eta handiagoek, berriz, Oribarzar aldera joko dute.

9 urtetik beherako haurrak pertsona heldu baten ardurapean joan beharko dute eta derrigorrezkoa izango da parte-hartzaile guztiek kaskoa eramatea.

Bukaeran, indarrak berritzeko eskolan hamaiketakoa egingo dute guztiek batera.

Herrian bizikletaren erabilpena sustatzeko eta familia giroan goiz pasa atsegin bat egiteko antolatu du Zaragueta Herri Eskolak 7. bizikleta eguna.

Ekainaren 9an, Ikastolaren jaialdia
Ekainaren 9an, igandearekin, Orioko Herri Ikastolakoen txanda izango da. Goizerako egitaraua osatu dute eta Marisa Aranburu irakaslea omenduko dute bertan, 25 urteko lana eskertuz. Goizean 10:30ean ttuntturroak ibiliko dira kalez kale eta 10:50ean txalapartarien deiarekin hasiko da jaialdia kiroldegian. HHkoek udaberria izango dute beren ikuskizuneko gaia. Segidan LHkoek itsasoaren inguruko emanaldia eskainiko dute. Guztia bukatzean, 12:30 inguruan, hamaiketakoa egingo dute ikastola aurreko plazan, gurasoek egindako tortilla eta txorizo egosiarekin.

Erakusketa ikastola

Bestalde, ostirala arte zabalik izango da Ikastolako ikasleek egindako lanen erakusketa Ikastolako aretoan. Erakusketa ondorengo ordutegian izango da zabalik: 17:00etatik 19:00etara.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide