Datorren larunbatean, ekainaren 8an, errepide mozketak izango dira Zarauzko triatloia dela-eta. Horren aurrean, proposatutako saihesbideak erabiltzea eskatzen dute antolatzaileek probak iraungo duen denboran: 14:30ean hasi eta 18:30ak arte.
– Zarauztik Oriora
joateko: A-8 autopistatik –Aritzetako gunean
norabide aldaketa eginez– .
– Aiatik
Oriora edo Zarautzera joateko: GI-2631
errepidetik Orioko gainera –Laurgaindik
barrena– .
– Andatzatik edo
Santiotik Oriora edo Zarautza joateko: Aiara
igo eta hortik Orioko gainera jaitsi.
Lokatetik barrena ere joan ahal izango da.