Gaur aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundia Saria-Erremonte Kopa.
Gaur aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko Saria - IV. Erremonte Kopa. Zortzi erremontistak hartuko dute parte bertan, bikoteka. Zortzitik sei pilotari Urola Kosta eskualdekoak dira: Patxi Zeberio
Zeberio II.a (Elduaien) eta Unai Zubizarreta (Aizarnazabal); Joseba Etxeberria
Etxabe II.a (Aizarnazabal) eta Endika Barrenetxea
Barrenetxea IV.a (Hernani); Aritz Etxeberria
Etxeberria IV.a (Urrestilla) eta Igor Agirrezabala (Matxinbenta); eta, Xuban Oiarzabal
Matxin III.a (Matxinbenta) eta Ion Etxeberria (Azpeitia). Txapelketa pilotaleku motzetan jokatuko da: Lazkaon, ekainaren 7an; Hernanin, ekainaren 14ean; eta, Aizarnazabalen, ekainaren 21ean. Finala, berriz, Zestoan da ekainaren 28an.