Urriaren 17an hasiko dira epaitzen ezker abertzaleko 40 kide 35/02 auzian, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 111
herriko taberna eta kultur erakunderen ordezkariak dira epaituko dituztenak; horien artean Mikel Arregi
Ertxin zestoarra epaituko dute; 10 urteko zigor eskaera jarri dute haren kontra.
Eskualdeko hainbat
herriko taberna ere epaituko dituzte; hala nola, Azkoitiko Zakela kultur elkartea, Azpeitiko Orkatz kultur elkartea eta Getariako Harralde Kultur Elkartea. Informazio gehiago
hemen.