Plaza berria egiten ari dira Abeslari kalean

Karkara.eus 2013ko ekainaren 6a

17.000 euroko aurrekontua izan dute lanek

Aurreko astean hasi zituzten Abeslari kalean, Antilla jatetxearen parean, dagoen eremua plaza bihurtzeko lanak.

Horretarako Igez S.L. –Ustar– enpresa kontratatu du Orioko Udalak eta 17.000 euro erabili ditu. Lehen bizikletak eta motoak uzteko tokia zena espaloiarekin berdindu eta bankuak jarriko dituzte. Aste honetan dira lana bukatu eta plaza herritarrentzat zabaltzekoak.

Hemendik aurrera  anbulatorio ondoan izango dute motoak uzteko tokia motorzaleek. Bizikleta zaleek, berriz, Kaia kalean izango dute beren bizikletak uzteko lekua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide