Datorren larunbaterako, ekainaren 8rako, kontzertu berezia antolatu dute Salatxo abesbatzak eta Orioko Udalak. Emanaldia Sant Celoniko –Bartzelona– Coral Briançó koruarena izango da, iluntzeko 19:00etan izango da, Orioko elizan.
Kataluniako koruak 15 abesti eskainiko ditu, horien artean Kataluniako abesti herrikoiak: Rossinyol, Cançó de la sabatera, Senyor Sant Jordi, Ton Pare no té nas, eta L’oreneta de Queralt. Kontzertuaren bukaeran, Coral Briançó-k eta Salatxok elkarrekin kantatuko dute.
Kontzertuaren programa deskargatzeko, klikatu hemen.