Bi asteburutan jokatuko da X. Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa

Ane Olaizola 2013ko ekainaren 5a

ZKEko eskubaloi atalak X. Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa antolatu du hainbat berrikuntzekin. Aurten, bi asteburutan jokatuko dute ekimena: lehen asteburuan, ekainaren 29an eta 30an, eskolartekoak ariko dira, eta bigarrenean, uztailaren 6an eta 7an, helduak. Joko eremua, ohi bezala, Desertu Txikia izango dute.

Bestalde, izena Txaparrotan.wix.com/txaparrotan webgunean eman beharko dute, eta eskolarteko talde bakoitzak 16 euro ordaindu beharko du; eta helduen talde bakoitzak, berriz, 32 euro. Euskadiko Kutxako 3035 0029 60 0291109064 kontu korrontean sartu beharko dute diru kopuru hori, izena zehaztuz.

Izen ematea ondo egin dela ziurtatzeko, webgunean azaldu beharko du taldearen izenak. Bi egunetik behin eguneratuko da webgunean. Informazio zabalagoa eskuratzeko, idatzi txaparrotan@gmail.com helbide elektronikora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide