Euskaraz bizi nahi dutenentzat bigarren saioa antolatu du Orioko Udalak

Karkara.eus 2013ko ekainaren 4a

Salatxo aretoan izango da, ekainaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean hasita

Asteazken honetan, ekainaren 5ean, izango da euskaraz bizi nahi duten elkarte eta

norbanakoei zuzendutako bigarren eta azken prestakuntza-saioa, Orioko Udalak Euskaraz

bizi-bizi egitasmoaren barruan antolatu duena.

Joan den maiatzaren 29an egin zen aurrenekoa eta 30 gora lagunek hartu zuten parte eta Udalak jendearen erantzunaren oso balorazio positiboa egin du. Bigarren saiorako bai aurrekoan parte hartu zuten guztiak eta

bai  hartan parte hartu ezin izan zutenak gonbidatu nahi izan ditu Udalak.

Saioa Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita, eta irekia da gaiarekin interesa duten guztientzat.

Prestakuntza-saioaren helburua honako hau da Orioko Udalak bere prentsa oharrean esandakoaren arabera: arnasguneetako

biztanleei –oriotarrei, kasu honetan– ikusaraztea nolako garrantzia duen

bakoitzak euskara erabiltzearen alde egunero erakusten duen jarrerak,

eta ulertaraztea herritar bakoitzak egunero egiten dituen aukera

kontzienteen araberakoa izango dela euskararen etorkizuna. Hiztun

kontzienteak sortzea da euskalgintzak gaur egun duen erronka nagusia eta

horretarako tresnak ematea da prestakuntza-saioaren bidez Udalak lortu

nahi duena.

Salatxo aretoan izango da, ekainaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean hasita

Asteazken honetan, ekainaren 5ean, izango da euskaraz bizi nahi duten elkarte eta norbanakoei zuzendutako bigarren eta azken prestakuntza-saioa, Orioko Udalak Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan antolatu duena.

Joan den maiatzaren 29an egin zen aurrenekoa eta 30 gora lagunek hartu zuten parte eta Udalak jendearen erantzunaren oso balorazio positiboa egin du. Bigarren saiorako bai aurrekoan parte hartu zuten guztiak eta bai  hartan parte hartu ezin izan zutenak gonbidatu nahi izan ditu Udalak.

Saioa Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita, eta irekia da gaiarekin interesa duten guztientzat.

Prestakuntza-saioaren helburua honako hau da Orioko Udalak bere prentsa oharrean esandakoaren arabera: arnasguneetako biztanleei –oriotarrei, kasu honetan– ikusaraztea nolako garrantzia duen bakoitzak euskara erabiltzearen alde egunero erakusten duen jarrerak, eta ulertaraztea herritar bakoitzak egunero egiten dituen aukera kontzienteen araberakoa izango dela euskararen etorkizuna. Hiztun kontzienteak sortzea da euskalgintzak gaur egun duen erronka nagusia eta horretarako tresnak ematea da prestakuntza-saioaren bidez Udalak lortu nahi duena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide