Iazko Lasaotarren Eguneko herri kiroletako une bat.
Lasaotarren eguna, Espabilau eguna, antolatu dute larunbaterako. Hirugarren aldiz ospatuko dute lasaotarrek jai eguna, "oso egun polita izaten delako", diote antolatzaileek. Festa egunaren helburua, Lasaon bizi direnak, senitartekoak eta lagunak biltzea da, horretarako adin guztiei zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte. Ekitaldi denak Lasaoko frontoian egingo dituzte, Zestoako eta Azpeitiko udalen laguntzari esker. Antolatutako ekintzetan parte hartzera ere animatu dituzte auzotarrak edota hauen lagunak. Larunbateko Espabilau Egunerako antolatu dituzten bazkari eta afarirako txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte, eta hauek eskuratzeko azken eguna bihar, asteazkena, izango da. Izena emateko 645-716587 telefono zenbakira deitu behar da.
EGITARAUA:
11:00. Lasaoko ttuntturroak eta trikitilariak.
11:00-13:00. Herri kirolak. Lasaotarren arteko lehia. Lau talde ariko dira nor baino nor: Gazteak, gazte izaten segitu nahi dutenak, helduak eta berriro gaztetu direnak. Trontzan, sokatiran, txingetan, pilotan eta zaku lasterketan ariko dira. Tartean, hamaiketakoa eta salda egongo da.
13:00. Paella txapelketa. Herri kiroletan aritutako lau taldeen arteko lehiaketa.
14:00. Herri kiroletako eta paella txapelketako sari banaketa.
14:30. Herri bazkaria. Izena emateko ekainaren 5erako 645-716587 telefonora deitu behar da.
16:00. Mus txapelketa.
17:00. Haurrentzako jolasak eta herri kirolak.
18:30. Argazki erakusketa.
20:00. Espabilau bertso kalejira, trikitilariek lagunduta.
21:00. Afaria. Izena ekainaren 5erako eman behar da 645-716587 telefonora deituta.