Martxelo Otamendiren hitzaldia da bihar, Zestoan

Nerea Uranga 2013ko ekainaren 4a

Martxelo Otamendik hitzaldia emango du bihar, Zestoan. Zestoako Danbolin-zulo Kultur Elkarteak eta Zestoako Pilota Taldeak antolatuta, Berria egunkariko zuzendaria den Martxelo Otamendiren hitzaldia izango da bihar, asteazkena, 19:00etan, Zestoako Kultur Etxean. Biharko hitzaldiaren Otamendik landuko duen gaia, Euskal prentsa gaur eta etorkizunean da. Zestoako Pilota Taldeak Berria pilota txapelketan parte hartu du aurten aurreneko aldiz, Andoaingo taldearekin bat eginda. Horrez gain, txapelketako final laurdenak Zestoako kiroldegian jokatu dira, eta hilaren 16an ere Zestoan dira Berria Txapelketako finalaurrekoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide