Pasa den asteazkenean Ezker Anitzak, EAJ eta PSE-EEkin batera TAO zaintzaileen lan poltsa bat osatzeko proposatu zuen, eta gehiengoz onartu zuen Udalbatzak, 11 botorekin. Bilduko zinegotziek ez zuten aldeko botorik eman.
Ekainak 15ean hasiko da TAOren udako denboraldia. Aurten araututako aparkatze gunea herri osora zabalduko da, eta horretarako kontzesioa duen GERTEK enpresakpertsona gehiago kontratatu beharko du zaintza lanak egiteko. "Zerbitzu publikoa dela ikusita eta egungo egoera ekonomikoa kontutan hartuta langabezian dauden zarauztar gustioi aukera eman beharko litzaieke behin behineko lanpostu horietara aurkezteko", adierazi du Mariana Aranburu Ezker Anitzako zinegotziak.
Onartutako akordioaren arabera lan poltsa bat osatuko da aipatutako lanpostuak betetzeko, eta LANBIDEri eskatuko zaio eskaerak eta pertsonen hautaketa kudeatu ditzan. Baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:
- Zarautzen erroldatuak egotea.
- Langabezianeta LANBIDEn erregistratuta egotea.
- Euskaraz hitz egitea.
- TAOko erregulazioaren ezagutzea.
Kontzesiodun enpresak lan poltsan dauden pertsonak kontratatu beharko ditu, udaldiaren TAO zaintzaile lanpostuak betetzeko. Ezker Anitzak espero du Udal Gobernuak onartutako akordioa errespetatuko duela eta horrela zarauztar langabetuak aukera bat izango dutela lan egiteko udan.
Errekurtsoa
Alkatearen kalitatezko botoarekin onartu zuten Udal Gobernuak TAOren inguruan egindako planteamendu berria maiatzaren 20ko ez ohiko plenoan. Besteak beste, udan herri osora zabalduko dute. Gainontzeko urte garaietan aparkatzea libre izango da herri guztian, baita 1. gunean ere (Alde Zaharra eta Salbide, Vista Alegre, Azken Portu eta Azken Portu Goia), hor egoiliarrentzat sortutako zona esklusiboetan eta errotazio altuko guneetan izan ezik. «Zarautzen egoera asko aldatzen da udatik gainontzeko sasoietara. Hori dela eta, planteamendu oso ezberdinak egin ditugu garai bakoitzerako», azaldu zuen Mugikortasuneko zinegotzi Mikel Goenagak.Zentzu horretan, udako alderantzizko konponbidea planteatu dute: aparkaleku arautuak herri osoan egongo dira. Ekainaren 15etik irailaren 15era hiru zonaldetan banatuta egongo da herria: Alde Zaharra eta Salbide, hondartzatik trenbidera bitartekoa, eta trenbidetik autobiderainokoa.«Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua» egin du hala Udal Gobernuak, «hierarkian oinarrituta». Oinezkoek izango dute lehentasuna, eta gero bizikletan dabiltzanek.Garraio publikoa sustatu eta ibilgailu pribatua azken aukera gisa finkatu dute. PPk abstenitu egin zen eta gainontzeko alderdiek kontra bozkatu zuten.
Horren aurrean, Ezker Anitzak bi neurri hartu ditu. Batetik, Salberdin urbanizatuko duen enpresaren kontratazioren kontra errekurtso bat aurkeztu du, eta bestetik, udako TAO zaintzaileen lan poltsa osatzeko deialdi publiko eta kontrolatua egiteko eskatu du.