Ekainaren 10ean hasiko dira Alprojakoak Zarauzko Euskal Jaitako antzezlana entsegatzen

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 3a

Ekainaren 10ean hasiko dira Alproja taldeko kideak Euskal Jaitako antzezlana entsegatzen. 21:00etan elkartuko dira, asteartetan eta ostegunetan egingo dituzte entseguak bi astean. Uztailaren lehenbiziko hamabostaldian, abuztuko azkenengoan eta irailaren lehenbizikoan egingo dituzte gainontzekoak. Aurtengo antzezlanean parte hartu nahi dutenek ekainaren 10ean Alprojaren lokalera, Abendañora azaldu beharko dute. Bertaratu ezin dutenek Martiarenara azaldu beharko dute. Ekainaren 5ean aurkeztuko dute, bestalde, aurtengorako prestatu duten antzezlana. 20:00etan izango da, Pagoeta Mendi Elkartearen egoitzan (Santa Marina, 1-2).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide