Joxe Mari Erkizia. Oteitza Lizeo Politeknikoko zuzendaria.
Oteitza Lizeo Politeknikoari aipaen berezia egin zion, iraganean oinarritu eta elkarlanean eraikitako proiektua delako,«kalitatezkoa, gaurkotua, teknologia aldetik berritzailea eta enpresen premietara egokitu, eta lanbide arloko prestakuntza eskaini dielako eskualdeko gazteei eta enpresei. Erkiziak pozez jaso zuen .
Nola jaso duzue egin dizueten aipamen berezia?
Poz handia eman digu aipamen berezi hau jasotzeak; oso gustura gaude. Ez genuen espero. Jakin agian bai, baina ez gara jabetzen egiten dugun lanaz. Urte askotako lana dago hor, eta aitortza hau jasotzea aurrera egiteko beste arrazoi garrantzitsu bat da, lan hori egiten segitu eta ahal den neurrian hobetzen joateko.
Besteak beste, ekintzailetasuna sustatu, eta hezkuntza eta lanerako prestakuntzaren eskaintza eskualdeko enpresen beharretara egokitzeagatik egin dizuete aipamen berezia.
Azken finean gure ezaugarritako bat da hori. Eskualdean ia ez dago enpresekin hurbiltasuna duen hezkuntza arloko ikastetxerik. Hezkuntza sistema Lanbide Heziketarekin lotuta daukagun ikastetxeak oso gutxi daude Urola Kostan. Alde horretatik, beti izan dugu argi horren alde lanean jarraitu behar dugula, indartuz, eta are gehiago garai hauetan.
Krisi ekonomikoa dela eta, jardun horrek garrantzi handiagoa izango dute egun, ezta?
Bai, dudarik gabe. Garrantzitsua da guztiontzat. Egungo gizarte egoeran etengabe hobetu eta berritu beharra dugu. Izan ere, gauza arruntak eginez ez daukagu etorkizunik. Hori dela eta, bereizi egin eta bestelako arlotan ere onak izan beharra daukagu.