Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero legez, Txaparrotan ekimena antolatu dute. Aurten ekainaren 29an eta 30an jokatuko da, ohi bezala, Desertu Txikian. Aurten, gainera, berrikuntzak izango dira. Batetik izena ematea Txaparrotan.wix.com/txaparrotan webgunearen bitartez egin beharko da eta talde bakoitzak 16 euro ordaindu beharko du. Euskadiko Kutxako 3035 0029 60 0291109064 kontu korrontean sartu beharko da diru kopuru hori, izena zehaztuz.
Izen ematea ondo egin dela zihurtatzeko, web orrian azaldu beharko du taldearen izenak. Bi egunetik behin eguneratuko da web orrian.
Informazio zabalagoa eskuratzeko, idatzi txaparrotan@gmail.com helbide elektronikora.