Ostegunean, ekainaren 6, arratsaldeko 19:00tan Eñaut Elorrieta abeslariarekin solasaldia izango da Zarauzko Modelo Aretoan, eta baita zuzenean kantu batzuk entzuteko aukera ere. Duela aste inguru kaleratu du Elorrietak bere lehenbiziko bakarkako lana,
Deserriko kantak, eta "erbestean eta deserrotzean" dago oinarrituta. Behin diskoa kaleratuta, kontzertu bira hasiko du gernikarrak. Proiektu honi eta bere ibilbideari buruz solastuko da ostegunean Modelon.