Ekainak 8rako osasunaren autogestioaren inguruko tailer batzuk prestatu dituzte Zarautzko Putzuzulo gaztetxean. "Estatua ospitaletarako gero eta diru gutxiago erabiltzen ari den momentu batean garratzitsua da pertsonok geure osasunaz kezkatzen hastea, eta tailer hauek aukera paregabea dira hasteko", diote antolatzaileek.
Eguna arratsaldeko 17:00etan hasiko dute, Ukendu tailerrarekin. Ahal den heinean kristalezko poteak ekartzen saiatzeko eskatu diete parte-hartzaileei, ukendua etxera eramateko arazorik inork izan ez dezan. Gainontzeko materialentzako hiru euro ordaindu beharko dira. Jarraitzeko, hilerokoaren inguruan hitz egin eta ikasteko aukera izango da, 19:30etik aurrera. 21:00ak aldera afari beganoaz gozatuko dute.
Egunari amaiera emateko, Morghead eta Metralleta taldeak izango dira entzungai. Hau amaitzean DJ-Plan musika jartzaileak reggae estiloko doinuekin girotuko du gaua.