Adineko pertsonen zaintza eta atentzio ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 3a

Adineko pertsonen zaintza eta atentzio ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk Zarautzen. Ekainaren 17tik 21era izango da, eta besteak beste, hautemate sentsorialak zein sexualitatea bezalako gaiak landuko dira, baita sendaketa nola egiten den, etxebizitza seguruaga izan dandin nola molda daitekeen edota larrialdiren baten aurrean nola erantzun. Halaber, mugikortasun arazoak edota sentsorialak dituzten adineko pertsonak istripuak izan ditzaten sahiesteko hainbat oinarrizko ezagutza eskainiko zaizkie bertaratzen direnei. Eskola teorikoak zein praktikoak izango dira, "errazak eta entretenigarriak". Goizez eskainiko dituzte eskolak, 09:00-13:00 bitartean, astelehenetik ostiralera, DYAko ordezkaritzan (Iturribide, 12-14, behea). Izena eman nahi dutenek 943-464622 telefono zenbakira deitu beharko dute. 100 euro kostako du, eskuliburua barne. Plazak mugatuak direnez, lehenbailehen deitzeko gomendatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide