Larunbatean, hilaren 8an jokatuko dute Zarauzko Triatloia. Bizikletako ibilbidea Zarautz, Orio eta Aiatik igaroko denez, trafikoan aldaketak izango dira 14:30etik 18:30era. Batetik, N-634 errepidea itxiko dute Zarautz eta Orio artean, Orio gainan. Bestetik, GI-2631tik ere ezingo da igaro, Orio-Andarrazate norabidean, eta Aia eta Andarrazate bitarteko zatia erabat itxiko dute, bi norabidetan. GI-3710 errepidea ere itxiko dute Aia eta Orio artean, bestalde.
Hori dela eta, antolatzaileek ondoko ibilbide alternatiboak erabiltzeko eskatu diete herritarrei:
<!--
P { margin-bottom: 0.21cm; }
-->
-
Zarautzen ibiltzeko: Araba eta Bizkaia kaleetatik barrena (Nafarroa kalea oso-osorik itxita)
-
Zarauztik Oriora joateko: A-8 autobidetik (Aritzetako gunean norabide aldaketa eginez)
-
Aiatik Oriora edo Zarautzera joateko: GI-2631 errepidetik Orio gaineraino (Laurgain auzotik barrena)
-
Andatzatik Oriora edo Zarautzera joateko: Aiara igo eta hortik Orio gaineraino jaitsi. Lokatetik barrena ere joan ahal izango da.
-
Santiagotik Oriora edo Zarautzera joateko: Aiara igo eta hortik Orio gainera jaitsi. Lokatetik barrena ere joan ahal izango da.
Larrialdi bat gertatuz gero, errepideak ireki egingo dituztela jakinarazi dute, anbulantziak edota suhiltzaileak igaro daitezen.
<!--
P { margin-bottom: 0.21cm; }
-->
Lasterketak iraun bitartean, boluntarioak egongo dira bidegurutzeak zaintzen. Horien azalpenak errespetatzeko eskatzen dute, arazorik egon ez dadin. Era berean, probak eragin ditzakeen eragozpenagatik barkamena eskatu dute.
