Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskualdeko hainbat surflarik hartu dute parte asteburuan Monster Euskal Surf Zirkuituko lehenbiziko proban, Arrietaran. Open mailan 66 surflarik hartu dute parte eta emakumezkoan, berriz, 18k. Bigarren egin zuen ZSEko Imanol Yeregik Open mailan; laugarren Alex Iriondok eta Lander Davila, Axi Muniain eta Igor Muniain ere lehenbiziko hamar postuetan sailkatu ziren.
Emakumezkoetan, BAGA taldeko Lore Eizagirre zarauztarrak hirugarren egin zuen, eta Nadia Erostarbe eta Ainara Aymatek bosgarren.
Bestalde, datorren asteburuan, hilaren 7tik 9ra III. Bikingo Eguna ospatuko da Hondarribian. Europako Sup, iparraldeko Scoot , Hawaiko canoa eta surfski txapelketak jokatuko dira eta Dirt jump, water jump eta skate slalom erakustaldiak ere izango dira, besteak beste. Horrekin batera, Axi Muniain eta Aritz Aranburu surflari zarauztarrek hitzaldia eskainiko dute. Informazio gehiago eskuratzeko: http://www.hs2.es.