Urola Kostako Udal Elkarteak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat soldadura eta galdagaritza prestakuntza programa antolatu du 2013-2014 ikasturterako Zumaiako Soldadura Zentroan. Prestaketaren helburua alde batetik ikasleek ikasketa praktikoaren bidez lanbide baten oinarrizko ezagutza bereganatzea da; eta bestetik, gazteek oinarrizko hezkuntza landuz DBHko graduatua lortzea.
1050 orduko bi ikasturtetan banatuta izango da prestakuntza programa. Lehen ikasturtean lanbide baten oinarrizko ezagutza eskuratuko dute gazteek. Horretaz gain, lan mundurako eta gizarterako baliagarria izango den prestakuntza jasoko dute; baita, banan-banako tutoretza ere.
Bigarren ikasturtean, profil profesionala osatzeko beharrezkoak den ezagutza espezifikoak landuko dute. Modu horretan lanbidearen ezagutza maila hobetuko dute eta laneratzeko ezinbestekoak diren arloetan espezializatuko dira. Gainera, gazteek lanbide praktikak egingo dituzte eskualdeko enpresetan eta DBHko graduatua lortzeko prestaketa berezia egingo dute.
Eskualdeko enpresetan laneratze programa ikasle bakoitzaren ezaugarrien eta ezagutzen araberakoa izango dela nabarmendu dute Urola Kostako Udal Elkartetik. "Lan praktikoan oinarritutako bakarkako ikasketa prozesua izango da, ikasle bakoitzak dagokion erritmoa eta maila jarraituko baitu. Programa ikaslearentzat baliagarria izan dadin orientatzaile batek ikasketa prozesuaren jarraipena egingo du. Horretaz gain, lanerako segurtasun eta higienerako prestakuntza jasoko dute gazteek enpresetan".
2013-2014 ikasturtean soldadura eta galdagaritza oinarrizko prestakuntza programan parte hartu nahi duten gazteek ekainaren 21a arte izango dute Zumaiako Soldadura Zentroan izena emateko aukera. Egun horietan zehar 09:00etatik 14:00etara izango da zabalik Soldadura Zentroa.