Iñigo Domingez eta Itxaso Gurrutxagak irabazi dute Sanjuandegiko Trikiti Txapelketa

Nerea Uranga 2013ko ekainaren 3a

Azpeitiko Sanjuandegiko festen barruan, joan den larunbatean, Sanjuandegiko Lehen Trikiti Txapelketa jokatu zen. Iñigo Domingez (Azpeitia) eta Itxaso Gurrutxagak (Elosu) irabazi zuten lehiaketa. Bigarren, Ane Aizpurua eta Jugatz Oleaga Aizarnazabalgo bikoteak egin zuen. Sei bikotek hartu zuten parte. Txapelketaren garaian karpa jendez gainezka egon zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide