MunduMob ekainaren 8an izango da Zestoan

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 31

Hainbat zestoar MunduMob ekimenarekin bat egiten (Karmelo Arrizabalaga). Gipuzkoako Zero Zaborrek abian jarrita duen ekimena ekainaren 8an Zestoan izango da, 11:00etan, Laranjadi plazan. Ekimenaren ardatza koreografia bat egitea da, Zero Zabor ideiarekin bat egiten duen ahalik eta jende gehiena bilduz, Eman hartu nahi duzun mundua da ekimenaren leloa. Koreografia prestatzeko lau egunetan egingo dituzte entseguak Zestoan. Dagoeneko bi entsegu egin dituzte, hurrengoa ekainaren 4an (asteartea) da, 19:00etan, dantzako lokalean. Entsegu orokorra, berriz, ekainaren 6an (osteguna) egingo dute, 19:00etan, Laranjadi plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide