Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñurritza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak irteera eta ibilaldi kulturala antolatu du Baztanera, ekainaren 13rako. Goizean, Amaiurko gaztelua eta herria bera bisitatuko dute, eta ondoren, Arizkun eta Ordoki inguruetara joango dira, bertako historia ezagutzera. Lau kilometro inguruko ibilaldia izango da, eta hamaiketakoa elkartearen kontu. Bazkaria, berriz, Ordoki erretegian egingo dute. Arratsaldean, Elizondo ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta nahi duenak, Jorge Oteiza museoan bisita gidatua egitekoa ere bai. Bertizko parke botanikoan amaituko dute irteera.
Ekainaren 5, 6 eta 7an eman ahalko da izena, elkartean bertan, 17:30-19:30 bitartean. 20 euro kostako du eta izena ematerakoan ordaindu beharko da. 08:30ean irtengo dira hilaren 13an elkarte aurretik, eta 20:30ean itzuliko direla aurreikusi dute.