Udako hainbat ikastaro antolatu ditu Zarauzko Udal Euskaltegiak

Urola Kostako Hitza 2013ko mai. 31a, 16:46

Zarauzko Udal Euskaltegiak hainbat ikastaro antolatu du udako. Hasierako maila eta HABEko 1, 2 eta 3. mailak prestatzeko eskolak eskainiko dituzte uztailean eta irailean, egunean hiru orduz, 10:00etatik 13:00etara. Horrez gain, autoikaskuntza egingo dutenak, tutoretzak udan goizez izango dituzte. Aurrez aurreko eskolek 103 euro kostako dute eta autoikaskuntzakoak, berriz, 170 euro.

Horietako ikastaroren bat egin nahi dutenek  hilaren 19ra bitartean eman beharko dute izena, euskaltegian (Iturribidea 28-30) bertan. Informazio gehiago eskuratzeko 943 13 11 53 eta 943 835084 telefonoetara dei daiteke edota euskaltegia@zarautz.org helbidera idatzi.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide