Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren baitan euskaraz bizi nahi duten herritar eta eragileei zuzendutako prestakuntza saioa antolatu du Orioko Udalak asteazkenean 18:30etik aurrera Salatxo areto berrian. Lehen saioa maiatzaren 29an izan zen eta 30 lagunetik gora parte hartu zuten bertan; Udalak parte-hartze mailaren "oso balorazio positiboa" egin du. Bigarren saio honetara gonbidatuta daude aurrekoan parte hartu zuten guztiak eta hartan parte hartu ezin izan zutenak.
Udalaren iritziz "hizkuntza eraikuntza kolektiboa den neurrian garrantzitsua da ahalik eta parte-hartzerik handiena lortzea". Izan ere, hiztun kontzienteak sortzea da "euskalgintzak gaur egun duen erronka nagusia" eta horretarako tresnak eman nahi dizkie Udalak herritarrei prestakuntza-saioaren bidez.