Orioko bost txistulari izango dira Pasaiko txistulari alardean

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 31

Ekainaren 1ean, larunbatarekin, izango da kontzertua

Asteburu honetan bost oriotar izango dira Pasaian beren txistua hartuta. Izan ere, ekainaren 1ean, larunbatarekin, izango da Pasaian txistularien 6. alardea.

Egun horretako programaren barruan kont...

Ekainaren 1ean, larunbatarekin, izango da kontzertua

Asteburu honetan bost oriotar izango dira Pasaian beren txistua hartuta. Izan ere, ekainaren 1ean, larunbatarekin, izango da Pasaian txistularien 6. alardea.

Egun horretako programaren barruan kontzertua izango da eta han hartuko dute parte Danbolin Musika Eskolako 5 txistulariek. Emanaldia, Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izango da, 20:00etan hasita.

Honako abestiak joko dituzte bertan: Trintxerpe, Berako alkate soinua, Maitetxu mia, Pello Josepe, Txakolin, Polka I, Zinta dantza, Habanera, Lapurtar-Motxak, Behin batian Loiolan, Galo, Amaio, Arco Iris, Aupa Trintxerpe, Agur Zuberoa.

Oriotarrek joko duten kontzertua Mari Jose Gaztelumendi Zalakainek zuzenduko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide