Libe Altunak eskubaloia uztea erabaki du

Aritz Mutiozabal 2013ko maiatzaren 31

Libe Altuna Bera Bera Eskubaloiak jakitera eman duenez, Libe Altunak eskubaloia uztea erabaki du. Hausnarketa sakona egin ostean, eskubaloi profesionala utzi eta ikasketei dagokien lanbidea topatzeari lehentasuna eman nahi dio zarauztarrak. Altunak bederatzigarren denboraldia jokatu du aurten Bera Berarekin, ondorioz, taldeak eskuratu dituen titulu guztiak lortu ditu berak ere bai: Liga, bi Superkopa eta hiru Kopa, lesio batek edizio batean bertan egotea galerazi arren. Bera Berak  urte hauetan izandako inplikazioa eskertu nahi izan dio, eta bere bizitzako ibilbide berrian zorterik onena opatu dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide