Santa Marinako komisioko partaideek eskerrak eman dizkiete bertara azaldu eta festak aurrera ateratzen lagundu dituztenei. "Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, han izan zareten guztioi. Baita zozketetan parte hartu duzuenoi ere". Urdaiazpikoaren irabazlea Jorge Goikoetxea izan dela jakinarazi dute; 5,465 kilokoa zen eta berak 5450 jarri zuen.
Txartelei dagokionez, sari bat emateko falta da oraindik; 4.133 zenbakidun txartelaren jabeak ez du jaso dagokion saria.
Gainontzeko saridunak ondokoak dira: Iosu Lertxundi (3.999) eta Juanra Goikoetxea (1.268).
Santa Marinako batzordea