sasoian.info
Hamar egunen faltan, Zarauzko Triatloi Elkarteak aldaketak egin behar izan ditu BH Zarauzko Triatloi probako bizikletako ibilbidean. Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidea itxita dago, zulo sakon bat agertu delako, eta, ondorioz, ezin izango dute ohiko zirkuitua egin (Getaria-Zumaia-Meaga). Aurtengo alternatiba, beraz, Aia alderantza joko du. Txirrindulari zatian 41 kilometroko bi itzuli egin beharko dituzte ibilbide zorrotz batean; izan ere, Andazarrate eta Txurruka gainetatik birritan pasatu beharko dute. Eskalatzaileentzako moduko perfila du zirkuitu berriak: 2000 metroko gorabehera, alegia. Kasu honetan, ordea, Aiako horma deritzana kendu dute.
Zarauzko Triatloiko ibilbide berria