Urola Kostako Udal Elkarteak hondakinak sortzeko prebentzio plana jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Hiru fasetan banatu zuten plana.
Behin diagnosiak eginda, bigarren fasean sartu da hondakinak sortzeko prebentzio plana. Urola Kostako Udal Elkarteak behin-behineko Ekintza Plana idatzi du eta orain herritarren parte-hartzeari eman diete garrantzia. Horretarako, eztabaidarako foroak egingo dituzte mankomunitateko herrietan. Foroetan behin-behineko planean jasotako ekintzak eztabaidatu eta herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte. Apirilaren 9an egin zen foroa Orion eta Aian datorren maiatzaren 29an izango da, Kultur Etxean, iluntzeko 19:00etatik 20:30era.
Herritarren parte hartzea sustatu nahi izan du Urola Kostako Udal Elkarteak, izan ere eztabaida foroetan egindako ekarpenekin idatziko du behin betiko plana.
Lehenengo fasean herri bakoitzeko diagnostikoa egin zuten mankomunitatekoek. Horretarako hainbat datu bildu eta aztertu zituzten, hala nola, orain arte Udalek egindako hondakinen kudeaketa, herri bakoitzak sortzen duen hondakin kopurua, frakzioak, zaborren kudeaketak sortutako gastuak…
Ontziratu zaitez kanpaina bukatuta
Bukatu da duela sei hilabete mankomunitateak
martxan jarritako Ontziratu
zaitez kanpaina. Aian ordutik hona 503
erosketa ontziekin egin dira, kopuru totalaren
ia erdia.