Erantzun desberdinak biharko grebaren aurrean

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 29a

Ikastetxeek greba egingo dute, Udalek ez

Bihar, maiatzaren 30a, grebara deitu dituzte Euskal Herriko langileak ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CNT eta CGT sindikatuek. Horren aurrean 600dik gora enpresa batzordek bat egin dute deialdiarekin, haien artean, CAF, Petronor,

Virtisu, Unipapel, Gamesa, Ingeteam, ArcelorMittal, Sunsundegui eta

Caprabo. Baita hainbat eragile politiko eta erakundek ere, esaterako, EH Bildu, Euskal Herriko Emakume Martxarako Plataforma, Gipuzkoako Aldundia, Erabaki eta Eusko Ekintza.

Aian eta Orion oraindik ez dakigu enpresek zein bide hartuko duten baina Udalen eta ikastetxeen erabakiak jakin ditugu. Orioko Udaleko langileek egin duten bileran grebarik ez egitea erabaki dute. Aian, berriz, asanbladarik ez dute egingo eta erabakia banakakoa izango da, bakoitzak Alkateari esango dio zer egingo duen. Hartara, udaletxeetan eta beren gain dauden zerbitzuetan –musika eskola, Kultur Etxea…– lan egingo da bihar.

Hezkuntzan, bestalde, greba egingo dute. Orioko Herri Ikastolan zerbitzu minimoak egongo diren arren, ez da eskolarik emango. Horrez gainera, bestelako zerbitzuak ere –jangela, zaintza…– bertan behera geratuko dira bihar. Haurreskoletan ere antzeko egoera izango da,  Maria Maestran Orion eta Kimun Aian greba egingo dute irakasleek. Zerbitzu minimoak jarriko dituzte eta zaintzaile bana izango da haurreskoletan. Aiako Lardizabal Eskola eta Orioko Zaragueta Herri Eskola, berriz, guztiz itxita izango dira eta ez dute zerbitzu minimorik ere emango.

Bilduko zinegotziek Greba
Orioko Bilduk ohar baten bidez jakitera eman duenez, greba egingo dute maiatzaren 30ean. Hemen oharra osorik:

Orioko Bilduk bat egingo du Euskal Herriko gehiengo sindikalak maiatzaren 30erako deitutako greba orokorrarekin. Era honetara egungo murrizketen kontra, enpleguaren alde eta Euskal Herriko eredu sozial eta ekonomiko propioa eraikitzearen aldeko deia egin nahi du Bildu udal taldeak eta bide batez, herritarrak grebaren baitan antolaturiko manifestazioetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Ostegunean halere udala irekita egongo da, udal langileen asanbladak hala erabaki duelako.

Ikastetxeek greba egingo dute, Udalek ez

Bihar, maiatzaren 30a, grebara deitu dituzte Euskal Herriko langileak ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CNT eta CGT sindikatuek. Horren aurrean 600dik gora enpresa batzordek bat egin dute deialdiarekin, haien artean, CAF, Petronor, Virtisu, Unipapel, Gamesa, Ingeteam, ArcelorMittal, Sunsundegui eta Caprabo. Baita hainbat eragile politiko eta erakundek ere, esaterako, EH Bildu, Euskal Herriko Emakume Martxarako Plataforma, Gipuzkoako Aldundia, Erabaki eta Eusko Ekintza.

Aian eta Orion oraindik ez dakigu enpresek zein bide hartuko duten baina Udalen eta ikastetxeen erabakiak jakin ditugu. Orioko Udaleko langileek egin duten bileran grebarik ez egitea erabaki dute. Aian, berriz, asanbladarik ez dute egingo eta erabakia banakakoa izango da, bakoitzak Alkateari esango dio zer egingo duen. Hartara, udaletxeetan eta beren gain dauden zerbitzuetan –musika eskola, Kultur Etxea…– lan egingo da bihar.

Hezkuntzan, bestalde, greba egingo dute. Orioko Herri Ikastolan zerbitzu minimoak egongo diren arren, ez da eskolarik emango. Horrez gainera, bestelako zerbitzuak ere –jangela, zaintza…– bertan behera geratuko dira bihar. Haurreskoletan ere antzeko egoera izango da,  Maria Maestran Orion eta Kimun Aian greba egingo dute irakasleek. Zerbitzu minimoak jarriko dituzte eta zaintzaile bana izango da haurreskoletan. Aiako Lardizabal Eskola eta Orioko Zaragueta Herri Eskola, berriz, guztiz itxita izango dira eta ez dute zerbitzu minimorik ere emango.

Bilduko zinegotziek Greba
Orioko Bilduk ohar baten bidez jakitera eman duenez, greba egingo dute maiatzaren 30ean. Hemen oharra osorik:

Orioko Bilduk bat egingo du Euskal Herriko gehiengo sindikalak maiatzaren 30erako deitutako greba orokorrarekin. Era honetara egungo murrizketen kontra, enpleguaren alde eta Euskal Herriko eredu sozial eta ekonomiko propioa eraikitzearen aldeko deia egin nahi du Bildu udal taldeak eta bide batez, herritarrak grebaren baitan antolaturiko manifestazioetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Ostegunean halere udala irekita egongo da, udal langileen asanbladak hala erabaki duelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide