Mila haur eta gaztek hartuko dute parte XXXI. Ikaskirol Krosean

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 29a

Iazko Ikaskirol krosa (Xabier Otamendi). XXXI. Ikaskirol Krosean umeek Azkoitiko kaleak hartuko dituzte datorren igandean, ekainaren 2an. Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxe desberdinetako ikasleek hartuko dute parte lasterketan, eta ekimeneko antolatzaile den Ikaskirol Taldeak mila ume inguru izatea espero du. Adin desberdinetako umeak izango dira herriko kaleetan korrikan ariko direnak; 1999. urtetik hasi eta 2008ra bitartean jaiotakoek hartuko dute parte, hain zuzen ere. Adinaren eta sexuaren arabera banatuko dituzte lasterketak, eta lehenengoa 10:15ean hasiko da, Plaza Berritik. Txikienek 400 metroko itzulia egingo dute, eta 2006 eta 2005ean jaiotakoek, berriz, 550 metroko proba. Ondorengo parte-hartzaileek 900 metrotik  2.700 metrora bitarteko ibilbideak egin beharko dituzte.  Guztira bederatzi lasterketa jokatuko dira. Lasterkako proba guztiak amaitutakoan izango da sari banaketa, 12:30eak aldera, Plaza Berrin. Parte-hartzaile guztiei dominak banatuko dizkiete eta gainera haien artean hainbat sari zozkatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide